PEDRO LOPEZ-ARANGUREN OLIVER

Aurkezpena

Pedro López-Arangurenek CIC energiGUNEko Cells and electrochemical testing taldean ikertzaile elkartu gisa egiten du lan. 2017an, "Juan de la Cierva-incorporación" beka eman zitzaion. Pedro Lopezek Bartzelonako Materialen Zientzia Institutuan egin zuen doktore tesia. 2015ean Marie-Curie beka bat eman zioten Saften doktoretza osteko ikertzaile gisa lan egiteko. Saft konpainia liderra zen baterien garapenean eta fabrikazioan. Post-doc gisa egindako lana ECOSTORE europar proiektuaren barruan kokatzen zen, zeinak energiaren biltegiratzean nazioarteko adituak biltzen zituen. Proiektu horri esker, prestakuntza bakarra jaso zuen elektrokimikan eta estatu solidoko baterien teknologia berrian. Post-doc ikerketan zehar, ikerketa egonaldiak egin zituen ICMPE (CNRS) bezalako institutu ospetsuetan, Parisen, Frantzian, eta Southern Denmark Univeristyn, Odensen, Danimarkan. CNRS, Universitè de Genève, University of Stuttgart eta University of Aarhuseko ikertzaileekin lan egin du. CICen egiten duen ikerketa-jarduera egoera solidoko baterien teknologiarako elektrolito zeramikoak eta polimeroen konpositeak garatzera bideratuta dago, tentsio handiko bateriak, interfazeen karakterizazioa, dendriten hedapena, katodoen formulazioa, eegonkortasun elektrokimikoa, eroankortasun ionikoa, etab. Europako, nazioko eta industriako proiektuen bidez gauzatzen du ikerketa-jarduera. 18 argitalpen zientifikoren egilea da, liburuen 2 kapitulu barne, 30 konferentzia nazional eta nazioarteko baino gehiagotan lagundu du, eta 2 patente eta esleipen-prozesuan dauden hainbat patente asmatu ditu. Graduko hainbat ikasle gainbegiratu ditu, eta gaur egun CIC energiGUNEn doktore tesi baten zuzendarikidea da.

Interes zientifikoak

  • Elektrokimika
  • Elektrolito solidoak
  • Kimika interfaziala
  • Dendritak.
  • Egoera solidoko bateriak

Jarduera zientifikoa

  • Materialen zientzia
  • Material porotsuak
  • Termodinamika
  • Elektrokimika

Sariak

  • "Enpresa berritzaile gazteen foro europarra 2010" lehiaketako finalista.
  • Lehen saria Kataluniako Fisika Elkartearen "argiaren Nazioarteko Urtea" lehiaketa zientifikoan - 2014
  • Doktoregoko aparteko saria, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa- 2018

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE