Verónica Garcíak uzenbideko ikasketak amaitu zituen Oviedoko Unibertsitatean, eta, ondoren, masterra lortu zuen Europar Ikasketetan Politika Zientzien Fakultatean, Florentziako Unibertsitatean.
Eskarmentu handia du lege-aholkulari gisa, EBn eta enpresa arloan Italia eta Espainiako agentzia publiko ezberdinetan nahiz beste erakunde batzuetan: Europe direct – herritarrentzako informazioa Florentziako Udaletxean; Infoeurope IDEPAn - Asturiaseko Ekonomia Garapenerako Institutoa; Garapenerako Lankidetzaren Agentzia; FAPEA – Autoenplegurako Eskualdeko Elkartea- eta VALNALON.
Turismo, komunikazio eta hezkuntza sektoreetan ere lan egin zuen Danimarkan bizi zen bitartean; horren ondorioz, nazioarteko esperientzia zabala du.
Bere azken lan-esperientzia administratiboa hizkuntza-zentro batean izan da, bere antolaketa-gaitasunak eta arazoak konpontzeko zein informazioa kudeatzeko gaitasuna hobetu dituena.
2021ean, CIC energiGUNE taldean sartu zen.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...