Anderrek, Material berriztagarrien Ingeniaritza (2017) doktore ikasketa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) burutu zuen. Bere doktoretza lana zuntz zelulosikoz indarturiko material biokonposite berrien garapenean oinarritu zen. Ondoren, Doktoratu ondoko ikertzaile gisa aritu zen lanean UPV/EHU-ko ¨Materialak + Teknologiak´ (GMT) taldean non bere ikerketa jarduera polimero termoplastiko eta zuntz zelulosikoetan oinarritutako material nanokonposite berrien garapenera bideratu zuen. 2019ko urtarrilaz geroztik, Ander CIC energiGUNE ikerketa zentroko kidea da non Doktoratu osteko ikerlari moduan aritzen den lanean Zelda & Proba Elektrokimikoen taldean. Gaur egun, bere ikerketa jarduera egoera solidoko baterien teknologian erabiltzen diren material zeramiko eta polimerikoetan oinarrituriko elektrolitoen garapenean oinarritzen da. Gainera, bere ikerketa tentsio handiko bateri, katodoen formulazio, egonkortasun elektrokimikoa edota konduktibitate ioniko bezalako alorretan ere oinarritzen da.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...