Adierazpen hau iragartzen da, iragan urrian, "Hidrogenoaren Ibilbide Orria: hidrogeno berriztagarriaren aldeko apustua" izeneko dokumentu estrategikoa onartu ondoren, non 8.900 milioi euroko plan bat proposatzen zen, eta, bertan, Estatuan hidrogeno berriztagarria erabat garatzeko erronkak eta aukerak identifikatzen ziren.
Ildo horretan, hidrogenoaren sektorearekin zerikusia duten eragile guztiei dei egin zaie beren proiektuak 2020ko abenduaren 19a baino lehen helaraz ditzaten, helbide elektroniko honen bidez: bzn-h2renovable@miteco.es, eta gaian honako hau adieraz dezaten: "Hidrogeno Berriztagarriaren Proiektua".