June Blancok Ingeniaritza Kimikoko ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) burutu zituen. CIC energiGUNE-n hasi aurretik, Junek Mondragon Korporazioko CIKAUTXO S. Coop-en, lan egin zuen 5 urtez. Nazioarteko enpresa honetan, automozio sektorerako hainbat aplikaziotarako kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatzen eta ekoizten dira gehienbat. Lehenengo urtean CIKATEKen, CIKAUTXOko I+G eta berrikuntza zentroan, aritu zen lanean material polimerikoen garapen eta karakterizazioan. Gainontzeko urteetan kautxuzko materiala ekoizten den “Nahas-gelan” Kalitate Ingeniari moduan lan egin zuen Berriatuako egoitzan. Honetaz gain, enpresak Indian duen “Nahas-gelan” Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza arloko arduraduna izan zen. 2019-ko Urtarrilean Prozesu eta Proiektu Ingeniari moduan CIC energiGUNE-ra batu zen. Osagai solidoak dituzten bateria prototipoen garapenean lan egiten du Fabrikazio eta prozesamendua, kontzeptu froga, prototipatzea taldean.