UNAI LOPEZ DE ABECHUCO GOMEZ

Aurkezpena

Unai Lopez de Abechucok Kimikako Gradua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2022. urtean, ‘Bikaintasunez Graduatua’ aitorpenarekin. Bere Gradu Amaierako Lana Kimika Organikoaren arloan burutu zuen, konposatu trikarbonilikoen sintesiarekin, azido 4-pentinoikoaren zikloisomerizazioan oinarritutako domino erreakzioaren bidez. 2023an, UPV/EHU-ko Elikadura-Kalitatea eta Segurtasuna Masterra amaitu zuen, non, besteak beste, teknika analitikoek elikagaien industrian duten aplikagarritasunean sakondu zuen eta Master Amaierako Lana kafearen eta tearen industriaren elikagai-iruzurraren arloan gauzatu zuen.

Interes zientifikoak

  • Kimika Organikoa eta Ez-organikoa
  • Materialen karakterizazioa
  • Elektrokimika

Jarduera zientifikoa

  • Sintesi organikoa
  • Karakterizazio molekularra
  • Prozesu kimikoen optimizazioa

Sariak

  • Bikaintasunez Graduatua Kimikako Graduan

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE