Unai Lopez de Abechucok Kimikako Gradua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2022. urtean, ‘Bikaintasunez Graduatua’ aitorpenarekin. Bere Gradu Amaierako Lana Kimika Organikoaren arloan burutu zuen, konposatu trikarbonilikoen sintesiarekin, azido 4-pentinoikoaren zikloisomerizazioan oinarritutako domino erreakzioaren bidez. 2023an, UPV/EHU-ko Elikadura-Kalitatea eta Segurtasuna Masterra amaitu zuen, non, besteak beste, teknika analitikoek elikagaien industrian duten aplikagarritasunean sakondu zuen eta Master Amaierako Lana kafearen eta tearen industriaren elikagai-iruzurraren arloan gauzatu zuen.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...