CIC energiGUNEk sendotu egin du bateriak ikertzeko eta garatzeko Europako erreferente gisa duen posizioa, eta indartu egin du bere lidergo-eginkizuna sektore hori euskal industriara transferitzeko. Horri gehitu behar zaizkio BASQUEVOLTen aurkezpena (gure bigarren spinoff -a, BCAREren ondoren), % 100eko arrakasta-tasa Europako proiektuetan eta bere ikerketa-taldearen aintzatespen handiagoa.

CIC energiGUNE, energia elektrokimikoaren biltegiratzean, energia termikoaren biltegiratzean eta bihurtzean eta hidrogenoaren teknologietan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, Europako proiektuetan partaidetza eta lidergoa handituz eta industriara transferi daitekeen ezagutza disruptiboa sortuz itxi du 2022ko ekitaldia. Gainera, Basque Research and Technology Alliance-BRTAko kide den zentroak, bere plantillaren nazioarteko onarpena handitzea lortu du, eta horri esker, aurreko ekitaldian energia biltegiratzeko Europako erreferentziazko erakunde gisa finkatu da.

“Aurten, energia biltegiratzearen arloko ikerketa zentrorik garrantzitsuenetakoa izatea lortu dugu, ez bakarrik Europan, baita mundu osoan ere, eta Europako Batzordeak berak berriki eman digun aintzatespenak hori berretsi besterik ez du egiten”, adierazi du Nuria Gisbert zuzendari nagusiak. “Gure lana, konstantzia, talentua, profesionaltasuna, pertseberantzia eta, batez ere, egiten dugun horretan sinestea eta helburu argia izatea dira, aurten ere, elektrokimikaren, termikaren eta hidrogenoaren arloetan ikerketa zientifikoaren abangoardiako taldean jartzen gaituztenak”, ziurtatu du.

CIC energiGUNErentzat 2022ko ekitaldiko mugarri nagusietako bat bazkideen ituna sinatzea eta BASQUEVOLT, BCAREren ondoren CIC energiGUNEn sortutako bigarren spin-off-a, abian jartzea izan ziren. Egoera solidoko baterien esparruan teknologia propioa eta aitzindaria garatzeko euskal ekimenak 2027an hasi nahi du gelaxkak ekoizten, 10GWh-ko edukiera lortzeko helburuarekin. Proiektu estrategikoa da, eta baterien zein biltegiratze-industriaren arloan Europa bultzatzen lagunduko du. Hori funtsezkoa da trantsizio energetikoan aurrera egin ahal izateko.

“BASQUEVOLTen bidez, gure helburu eta konpromiso handia betetzen jarraitzea bilatzen dugu, hau da, industriara transferi daitekeen ezagutza zientifikoa sortzea, horrela gure ingurune hurbilenean balio-inpaktua sustatuz eta euskal industria-egituraren posizionamendua eta lehiakortasuna sendotzen lagunduz”, nabarmendu du Sara Ortiz Zentroko Estrategia zuzendari eta BASQUEVOLTeko barneko talde sustatzaileko kideak.

Mugarri horretatik harago, finantzaketari dagokionez, 2022a izan da fakturazio pribatua % 30era iritsi den lehen urtea, enpresekin eta industria-eragileekin 74 proiektu garatu direlako. Beste mugarri garrantzitsu bat da proiektuen eta finantzaketaren erdia baino gehiago –% 55a bi kasuetan– euskal enpresekin egindako lankidetzetatik datorrela, eta horrek are gehiago indartzen du CIC energiGUNEren orientazioa hurbilen dagoen eskualde-ekosistemara.


Lider nabarmena Europako proiektuen garapenean

CIC energiGUNEk 2022an izan duen beste lorpen handietako bat izan da baterien deialdian % 100eko arrakasta-tasa lortu duela CE Horizonte Europa finantzaketa-programan. Euskal zentroa partaide den 9 proiektuak onartutako proposamenen zerrendan sartu ziren, eta lorpen hori oso erakunde gutxik lortu dezakete. Proiektu guztiak prestazio handiko baterien garapenarekin lotuta daude, elektromugikortasunera zein beste aplikazio batzuetara bideratuta, eta horrek indartu egiten du zentroa Europako erreferente gisa egoera solidoko baterietan.

Ildo horretan, CIC energiGUNE proiektu horietako baten buru da, HELENA proiektuarena. Proiektu horren helburua haluroen egoera solidoko bateriak garatzea da ibilgailu elektrikoentzat eta, bereziki, aireontzientzat, datozen 5 eta 10 urte bitartean abiazio elektrikoa aireratzeko prest egongo dela uste baita. Gainerakoan, euskal zentroak ikerketaren bazkide estrategiko gisa jarduten du. Egoera solido hibrido seguru, fidagarri eta errendimendu altuko elektrolito batean oinarritutako litio metalezko bateriaren gelaxkako teknologia berriaren garapena helburu duen ADVAGEN nabarmentzen da; edo laser bidezko deposizio-teknika berri bat erabiliz egoera solidoko baterien fabrikazioa erraztea helburu duen PULSELiON.

Zerrenda horretan proiektu hauek ere sartzen dira: BEST, ETIP Batteries Europeren idazkaritza tekniko berria; gelaxken eta elektrodoen osagaiak prozesatzeko tekniken hurrengo belaunaldia bultzatzeko diseinatutako GIGAGREEN; kontzeptu digital eskalagarri, jasangarri, seguru eta errentagarria duen ildo pilotu bat praktikan jartzea helburu duen SPINMATE; kobaltorik gabeko tentsio handiko bateria bat garatzeko HIGHSPIN; eta dentsitate energetiko handiko, segurtasun handiagoko, diseinu jasangarriko eta kostu txikiko bateria-gelaxkak garatzeko SEATBELT.

CIC energiGUNEk finantzaketa pribatu gehiagorekin, Europan onartutako proiektuen tasa altuarekin eta bere taldeak jasotako aintzatespen berriekin itxi du 2022


Aintzatespena zentroari eta taldeari

Aintzatespenei dagokienez, azpimarratzekoa da euskal zentroa Estatuko eta Iberoamerikako herrialde guztietako ikerketa-fundaziorik garrantzitsuena dela, adar zientifikoa edozein dela ere, SCImago rankingaren arabera. Sailkapen horrek munduko ikerketa-erakunde nagusien sailkapena ezartzen du urtero. 2022ko datuek erakusten dute euskal zentroa munduko zazpigarren Fundaziorik garrantzitsuena dela zientziaren adar guztiak kontuan hartuz gero, eta, gainera, mundu mailan eta oro har, munduko top 500aren, Mendebaldeko Europako top 200aren eta Estatu mailako top 25aren barruan dagoela.

Gainera, Nuria Gisbertek gogoratzen zuenez, berriki Batteriesfor Energy Storage in theEuropeanUnionek egindako txostenean, Europako Batzordeak CIC energiGUNE jartzen du baterien ikerketaren eta garapenaren arloko “adibide nabarmen” gisa.

Lantaldeari dagokionez, gaur egun 180 profesionalek osatzen dute plantilla. 2022an, ikertzaile taldeko zenbait kidek hainbat sari jaso dituzte. Horien artean nabarmentzekoak dira sei zientzialari Stanfordeko Unibertsitateak Elsevier argitaletxe akademikoarekin lankidetzan urtero egiten duen eta munduko ikertzailerik onenen erreferentziazko sailkapen gisa hartzen den “Ranking of the World Scientists” izenekoan sartu izana; Michel Armand ClarivateAnalytics enpresak urtero egiten duen “Highly Cited Researchers” zerrenda entzutetsuan sartu izana, eta “Fellow of the Electrochemical Society” gisa aitortu izana; Yaroslav Grosu ikertzaileari Ramón y Cajal laguntza eman izana; eta Javier Carrasco eta Daniel Carriazo IkerbasqueProfessor berri izendatu izana, Elena Palomori eta Paramaconi Rodriguezi gehituz kategoria honetan.


Ikerketa-lana eta gizarte-konpromisoa

Aurreko ekitaldian ehun argitalpen baino gehiago erregistratu dira, eta horietatik % 75a inpaktu handiko aldizkarietan argitaratu da. Gordailututako patente kopuruari dagokionez, 2022an zazpi izan dira guztira, horietako batzuk nazioarteko erakundeekin eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileekin batera titularkidetuta. Horrela, zazpi patente berri horiekin, Zentroak 28 patente aktibo familia ditu, horietako 10 lizentziatuta.

Era berean, CIC energiGUNEk sektorearen eragile dinamizatzaile gisa jardun du, ekintza nabarmenekin, hala nola Gasteizen egindako “Power Our Future” V. Kongresua, Europako eragile nagusiak bertan zirela. Erakundeak bereziki nabarmendu zuen industriak egoera solidoko baterien ekoizpena abian jartzeko duen gaitasun-maila, eta litioaren ordezko metal-ion teknologietan, sodioan edo potasioan, egindako aurrerapen berrien aurkezpena.

CIC energiGUNEk Gasteizko Udalarekin, Innobasquerekin, BIC Arabarekin eta Euskadiko Parke Teknologikoekin lankidetzan jardun zuen iaz, eta hainbat jardueratan parte hartu zuen, Arabako hiriko Green Hiriburuaren urteurrenean, Ikasekitenen, ekintzailetza eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko STEAM Sare eta Esperientziaren Foroan, besteak beste.

Gainera, Plan Estrategikoaren esparruan, erakundearen eraldaketa kulturala sustatzen jarraitu zuen, zentroaren funtsezko balioak indartzera bideratutako jardueren bidez, bikaintasun zientifikoa eta enpresa-ingurunean duen eragina batez ere. Jarduera horien artean nabarmentzekoak dira zentroko taldeekin coaching tailerrak egin izana eta 2022an bigarren edizioa izan zuen doktoregaientzako Mentoring programa.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE