CIC energiGUNEk, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroak, oro har, gazteen eta, bereziki, nesken artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzeko duen konpromisoa indartu du, esparru horretako ekimen nagusietako batzuetan era aktiboan parte hartuz, Deustuko Unibertsitateko STEAM Inspiran edo Innobasque STEAMsaren, besteak beste.
“Neska gazteei zientziaren eta teknologiaren errealitatea gerturatzen badiegu, duela gutxi, beraiek bezala bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasgeletan zeuden emakume ikertzaileen zuzeneko esperientzien bitartez, ahalmen handiko talentua aprobetxatzeko bidea ireki dezakegu”, adierazi du Begoña Ortiz de Latierro CIC energiGUNEko bi programetarako koordinatzaileak. “Gaur ospatzen den Emakumeak eta Neskatoak Zientzian Nazioarteko Egunean, lan hori bereziki garrantzitsua da, eta CIC energiGUNEk arlo horretan duen konpromisoaren bitartez lortzen dituen onurak gizarteari itzultzeko modu bat ere bada”.
Testuinguru horretan, CIC energiGUNEk akordioa berritu du Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM proiektuarekin. Aurreko deialdian ere lankidetzan aritu zen proiektu horrekin. Iciar Monterrubio ikertzaileak “mentore” gisa jardungo du, neskatoen eta neska gazteen artean zientziarekin eta teknologiarekin erlazionatutako ikasketen gaineko interesa sustatzeko.
Bere zeregin nagusia lurraldeko hainbat ikastetxetan hitzaldiak antolatzea izango da. Bertan, nesken artean batez ere, zientzia-gaiei buruzko interesa eta jakin-mina pizteko gai izango diren ereduak eta erreferentziak aurkeztuko dira. Inspira STEAM proiektu aitzindaria da nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen, eta barne hartzen du lehen hezkuntzako ikasleen artean talde-mentoringaren teknika erabiltzea STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean, neska ikasleen artean, bereziki.