MICHEL ARMAND

MICHEL ARMAND

AHOLKULARI ZIENTIFIKOA

Helburua

Gure helburua berriz kargatzeko pila eta energia biltegiratzeko beste sistema batzuetarako elektrolito seguruak garatzea da.

Deskribapena

Ildo honen ikerketaren ardatza egoera solidoko berriz kargatzeko bateria seguruak garatzea da, giro-tenperaturan aplikatzeko. Jarduera aktibitate hauei dago enfokaturik:

  • Elektrolito polimeriko oso eroaleak.
  • Tentsio altuko elektrolito polimeriko egonkor berriak.
  • Propietate aldakorrak dituzten aglutinatzaile polimerikoen garapena (adibidez, uretan duten prozesagarritasuna).
  • Hurrengo belaunaldiko baterietarako neurrira egindako anioi berritzaileak.
  • Ioi bakarreko eroaleak eta nano-hibridoak, katioiak soilik garraiatzen dituzten elektrolitoetarako.
  • Betegarri ez-aktiboak nahiz aktiboak dituzten elektrolito konposatuak eta hibridoak.
  • Elektrolitoen errendimendua ulertzeko eta aurreratzeko azterketa konputazionala (tentsio altuetan egonkortasuna, katioien koordinazioa, garraio-propietateak, etab.).
  • Gelaxka mailan berriki garatu diren gatzak eta polimeroak integratzea.

Energia-dentsitate eta segurtasun handiko baterien eskaera gero eta handiagoarentzat neurrira egindako materialak eta irtenbide fidagarriak eskaintzen ditugu, gure bazkideen beharren arabera (bai mundu akademikokoak, bai industriakoak). Baterien etorkizuneko eskakizunei erantzun nahi diegu, materialen garapenetik eta prozesamendutik hasi eta aplikazio-mailara heldu arte.