Ahal denetik praktikotasunera

AITOR VILLAVERDE OREJON

AITOR VILLAVERDE OREJON

TALDE BURUA

Zeldetako prototipoen taldeak beharrezkoak diren bateriak fabrikatzeko prozesu berriak garatzen ditu, energia biltegiratzeko teknologien bilakaerarako beharrezkoak diren gelaxkak fabrikatzeko material eta diseinu berriak oinarri hartuta, hala nola sodio-ioizko bateriak (Na-ion), egoera solidoko bateriak, superkondentsadore hibridoak (litio/sodio ioizkoak), etab.

Hauek dira taldearen jarduera nagusiak:

Material aktiboen eskala handitzea,  beraien errendimendu optimoa lortzeko behar diren egokitzapenak eginez eta sintesi-baldintzen, prozesagarritasunaren eta elektrokimikaren arteko lotura ikertzea.

Azken erabilerarako baldintzak betetzen dituzten gelaxkak diseinatzea, gure esperientzia eta ezagutza teknikoak erabiliz osagai egokiak hautatzeko (material aktiboak, aglutinatzaileak, gehigarri eroaleak, prozesamendu-gehigarriak, gatzak, korronte-kolektoreak, etab.). Gainera, prototipoak egokitzen ditugu funtsezko errendimendu adierazleak kontutan hartuz (prozesamendu jasangarri, birziklatze eta kostu kriterioak maximizatuz).

Elektrodoen formulazioa eta ingeniaritza (kontzeptu berriak energia-dentsitate eta potentzia-dentsitate handiagoak lortzeko), elektrodoen kargak eta porositatea doitzea eta orohar gelaxka harmonizatzea elektrodo positibo, negatibo eta elektrolitoa kontuan hartuta, gelaxkaren errendimendu osoa optimizatuz.

Material berriez egindako gelaxken kontzeptu proba, prozesu berriak nahiz lehendik existitzen diren prozesuak eraldatuz baterien mundura egokituz.

Gure taldeak baterien teknologiak ezberdinak probatzen ditu pouch cell eta konfigurazio zilindrikoetan edo baita bateria malguetan, gure baterien fabrikazio-lerroan inprimatuz, non bai elektrolito likido bai solidoarekin lan egin daitekeen. Adibidez, dagoeneko azken belaunaldiko egoera solidoko pouch cell bat ekoitzi dugu elektrolito polimerikoa litio-metalaren eta alde bikoitzeko katodoen artean estrusio bidez depositatuz.

Talde honek, belaunaldi berriko baterien etorkizuneko fabrikazio-helburuak betetzeko lanean ere dihardu. Horregatik, taldeak fabrikazio adimendunaren eta Adimen Artifizialaren (Ia) inguruan lan egiten du baterien alroan diharduten fabrika adimendun autonomoentzat.

Ikerketa-lerroak

Gure taldea beste talde batzuekin elkarlanean ari da askotariko konponbideak garatzen, honako ikerketa-ildo hauetan:

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE