Iñigok Nanozientzia eta Nanoteknologiako Masterra (2010) eta Nanozientzian doktoretza (2013) burutu zituen Bartzelonako Unibertsitatean (ES), Bartzelonako Mikroelectronikako instututuarekin elkarlanean (IMB-CNM, CSIC). Bere doktoregoan silizio teknologian oxido konplexuzko geruza meheen integrazioa landu zuen, gailu energetiko eramangarrien garapenera zuzendurik (zehazki, oxido sendozko erregai-micropilak, µSOFC ingelesezko bere siglengatik). Ondoren, Doktoratu osteko ikertzaile gisa aritu zen Kataluniako Energia Ikerketa Institutoan, IREC (ES) (2013-2014 eta 2016-2019), baita ere ETH Zürichen (CH) (2014-2016). Denbora horretan zehar, alor ezberdinetako sistemen garapenera bideratua egon zen bere ikerketa, esaterako, elektrizitate-gas konbertsio-sistemak, egoera solidoko mikrobateria eta mikrosentsoreak, eta, azkenik, geruza meheko oxido eroale ioniko eta ioniko-elektroniko mistoak. Gainera, Iñigok izen handiko nazioarteko hainbat institutuetan egin zituen ikerketa-egonaldiak, horien artean, DTU Energy (DK) (2012) eta SPMS, École Centrale Paris (FR) (2010) egonik. Iñigok esperientzia handia du punta-puntako estaldura eta geruza meheen karakterizazio tekniketan (PLD, ALD, sputtering…; EIS, SEM, AFM, XRD, Raman, elipsometria…), baita hainbat mikrofabrikazio teknika eta Gela Zuriko prozesatuetan ere. Bere ezagutza-areak zientziaren disziplina ugari hartzen ditu, material zientzia eta egoera solidoko ionikotik, nanoteknologia edota mikroingeniaritzararte. Bere karreran zehar, Iñigok hainbat kolaborazio egin ditu punta-puntako erakunde nazional (ES) zein nazioartekoekin, hala nola, MIT (US), ETH (CH), PSI (CH), EMPA (CH), DTU (DK), SPMS (FR) edo ICN2 (ES). Horrez gain, doktoregai, master eta graduko ikasle ezberdinen gidari ere izan da. 2019ko otsailean CIC energiGUNEko parte izatera pasatu zen, Advanced Interface Analysis taldeko doktoretza osteko ikertzaile bezela. Bere jarduera nagusiak Li-S baterien garapena, elektrodo/elektrolito kontaktu gainazalaren azterketa (faseartea) eta lurrun-egoerako teknika bitartezko geruza meheen fabrikazioa (material zeramiko eta metalikoak) dira.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...