Iñigo Ortega doktoreak “Transferentzia Teknologiko eta Sistemen Ingeniaritza” taldean dihardu lanean gaur egun Ingeniari Elkartu gisa. Bere ikerketa-jarduera beroa biltegiratzeko prototipoen diseinu, eraikitze, azterketa eta balioztatzean oinarritzen da, laborategi nahiz industria eskalan. Bereziki, bere trebetasun nagusiak fluido-dinamika konputazionalarekin (Computational Fluid Dynamics ingelesez) erlazionatutako herraminten bitartez beroa biltegiratzeko sistemak termikoki optimizatzea eta hauekin lortutako emaitza teoriko eta zenbakizkoak datu esperimentalekin balioztatzea dira. 2019an Ikermugikortasuna beka lortu zuen 3 hilabetez Friburgoko (Alemania) Fraunhofer Institute of Solar Energy Systems (Fraunhofer ISE) institutuan ikerketa egonaldi bat egiteko, Thomas Fluri doktorearen begiradapean. Egonaldi honen gaia sistema irangankorren modelizazioa izan zen, TRNSYS software-az baliatuz. Lehenago, “High temperature packed bed thermal energy storage systems based on low cost materials” tituluduneko dokotoretza tesia burutu zuen CICenergiGUNE-n. Tarte horretan, Eusko Jaurlaritzak esleitutako doktoretza-aurreko beka lortu zuen (2014an) eta 3 hilabeteko egonaldia egin zuen (2016an) Luganon, Suitzan, Scoula Universitaria Professionale della Svizzera Italiana (SUPSI) unibertsitatean, Maurizio Barbato irakaslearen begiradapean. Ingeniaritza doktoretza 2017ko uztailean erdietsi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2012-2013 kurtso akademikoan “Material Berriztagarrien Ingeniaritza masterreko” ikasketak burutu zituen Donostiako Eskola Politeknikoa-n (UPV/EHU). 2010tik 2012ra Tecnalia Research & Innovation-en (Donostia) aritu zen lanean, “Energia eta Ingurugiro” taldean. Bere ikerketa-jarduera txatar, altzairu-zepa eta bestelako hondakin metalikoen balorizazioan ardaztu zen, prozesu pirometalurgikoetan oinarritutako teknologia berriak garatuz. 2005etik 2010era Ingeniaritza Kimikoa ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Eskola-n (UPV/EHU). Azken urtean, AZTI-Tecnalia-n garatu zuen Gradu Amaierako Lana, nekazal-elikagaietatik eratorritako azpiproduktuei balioa emateko instalazio bat diseinatuz.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...