Kevinek Fisikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2023an. Bere prestakuntzan zehar, eduki matematiko ugari eta programazio-lengoaia desberdinen erabilerak bereziki piztu zuten bere interesa, eta horrek bere ibilbide profesionala modelizazio matematikoaren eta konputazioaren arlora bideratzera eraman zuen. Gradu Amaierako Lanean, neuronak matematikoki nola deskribatu aztertu zuen eta simulazio konputazionalen bidez zelula horien portaera desberdinak aztertu zituen epilepsiaren episodiotan.
aur egun, Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterra amaitzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. CIC energiGUNEn hasi da bere praktikak egiteko, Modelizazio eta Simulazio Konputazionaleko Taldean, eta bertan datu sakabanatuen azterketa eta modelizaziorako programa konputazionalak garatuko ditu.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...