Leire Caizán-ek Bioteknologia ikasi zuen Lleidako Unibertsitatean, bere titulua 2012. urtean lortuz. Azkeneko urtean Erasmus-a egin zuen Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia). Bere interesa teknologia berde eta prozesu jasangarriekiko handituz joan zen einean, Wageninge-ko Unibertsitatean (Herbeherak) Biosystems Engineering delako master programarekin hasi zen, ingurumenaren ingeniaritzan espezializatua. Bere tesia Environmental Technology (ETE) departamentuan egin zuen, onddoak erabiliz egur degradazioaren bitartez bero jasangarriaren ekoizpenean ikertzen, hain zuzen ere. 2014. urtean lortu zuen bere titulua. Handik gutxira, Leire doktoretza egiten hasi zen departamentu berdinean, mikrobio erregai pilen (Microbial Fuel Cells) inguruan ikertzen. Teknologia honen helburu nagusia ur kutsatuen tratamenduaren bitartez elektrizitatearen ekoizpena eta biltagiratzea lortzea zen. Nagusiki, ikatz aktibatu granularra bioanodoetan erabiltzeko ikerketa egin zuen, non elektrodo poroutsuen erabilera (prozesu ez faradaikoa) eta bakteria elektroaktiboen erabilera (prozesu faradaikoa) bateratzen zen. Doktoretza titulua 2019. urteko ekainean lortu zuen. Doktoretza egin bitartean, Leire-k hainbat ezagutza irabazi zituen, hala nola, karakterizaziorako teknika elektrokimikioak (DC/AC), teknika mikroskopikoak (e.g. SEM, CLSM, EDX) edota beste teknika analitikoak (e.g. GC, ICP, MRI) erabiltzen. Guztira, master mailako bost tesi eta gradu mailako beste tesi bat gainbegiratu zituen, eta hainbat irakasgaietan txostenen idazkeran, zuzenketan eta feedback saioetan parte hartu zuen ere. Bere lana hainbat konferentzia internazionaletan aurkezteko aukera izan zuen, esate baterako, IWA-YWP (2017) edo EU-ISMET (2018), eta Wageningen Unibertsitateko 5th PhD Symposium-aren batzordean ere parte hartu zuen (2018). 2019. urteko maiatzatik aurrera, Leire CIC energiGUNE-n hasi zen lanean, Post-Mortem taldean hain zuzen ere. Hemen, bateria eta superkondentsadoreen arloan bere esperientzia erabili eta gaitasun berriak garatzeko aukera izango du.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...