Luis González doktoreak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn) Fisika ikasi zuen, non, azken urtean, Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko Interferometria Infragorri taldearekin elkarlanean aritu zen. Garai horretan emisibitatearen zuzeneko neurketen kalibraketa metodoen analisian lan egin zuen, hain zuzen. Ondoren, ikerketa talde berean Doktoregoa burutu zuen, Manuel Tello doktorearen eta Raúl B. Pérez doktorearen ikuskaritzapean, materialen azterketarako emisibitate neurketak erabiliz. Ikerketa horren helburu nagusia teknologiarako garrantzitsuak diren materialen propietate erradiatiboak aztertzea izan zen, batez ere aeronautika eta mekanizazio aplikazioetan erabiltzen diren materialak aztertuz. Doktoregoa 2013ko irailean burutu zuen. Doktoregoa bukatu ondoren Conditions Extrêmes et Matériaux Haute Température et Irradiation (CEMHTI-CNRS) laborategian hasi zen lan egiten Orléansen (Frantzian), non Catherine Bessada doktorearen ikuskaritzapean eta EUROSUNMED europar proiektuaren barnean, eguzki-zentral termikoetan energia termikoa metatzeko harri naturalen erabileraren bideragarritasuna ikertu zuen. 2016ko ekainaz geroztik, CIC energiGUNEko doktore-ondoko ikertzailea da, energia metaketa termikoa arloan.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...