MARIA ANGELES MORENO FERNANDEZ

Aurkezpena

2010. urtean, Mª Ángeles Moreno Fernández Fisikan graduatu zen Valladolid-eko Unibertsitatean. Graduko azken urtea Gant-eko Unibertsitatean gauzatu zuen. Bertan, altzairu elektrikoen ezaugarri magnetikoetan mozketa mekanikoak eta laser bidezkoak daukaten eragina aztertu zuen. 2012. urtean Etorkizuneko Energia eta Erregaiak masterra gauzatu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Aldi hartan konposatu intermetalikoen bideragarritasuna aztertu zuen hidrogenoa biltegiratzeko material bezala. 2012. urtean bere doktoregotza hasi zuen Madrilgo Materialen Zientziako Institutuan (ICMM). Bere lana karbonozko materialetan oinarrituriko superkondentsadoreetan aplikatzeko elektrolito ezberdinen ikerketan oinarritu zen. 2014. urtean Alemaniako Fisika-Kimika Institutoan (MEET) egin zuen egonaldi bat. 2015. urtean bigarren egonaldi bat gauzatu zuen alemaniako Helmotz Institutuan (HIU). Bi egonaldietan superkondentsadoreetan aplikatzeko elektrolito ionikoak aztertu zituen. 2016. urtean, doktore tituloa lortu ondoren, beka postdoktoral batekin jarraitu zuen Madrilgo Materialen Zientziako Institutuan (ICMM), superkondentsadoreen alorrean ikertzen. 2018. Urtean CIC energiGUNE hasi zen lanean ikertzaile postdoktoral bezala. Gaur egun bere ikerketa geruza bikoitzeko superkondentsadore, pseudokondentsadore eta superkondentsadore hibridoetan integratzeko grafenoan oinarrituriko materialen garapenean datza.

Interes zientifikoak

  • Energia biltegiratzea
  • Karbon eta grafenozko materialak

Jarduera zientifikoa

  • Superkondentsadoreak.
  • Karbon eta grafenozko materialak
  • Elektrolitoak
  • Elektrokimika

Sariak

  • "Cum Laude" eta nazioarteko aipamena Energia eta Erregaiak Etorkizunerako Doktorego Programan. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (UAM). 2016
  • Ikertzaileak prestatzeko beka (LHI). Ikerketa zientifikoen Kontseilu Gorena (CSIC) 2012-2016

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE