MARIA JOSE PIERNAS MUÑOZ

Aurkezpena

Mª José Piernasek 2011an Kimika lizentziatura eta 2012an masterra burutu zituen, biak Murtziako Unibertsitatean (Murtzia, Espainia). Mª Dolores Santana Lario eta Gabriel García Sánchez katedratikoen zuzendaritzapean, koordinazio konposatu berrien sintesian, karakterizazioan eta propietate optiko eta magnetikoen ebaluzioan lan egin zuen. Jarraian, doktoretzako ikastetak egin zituen CIC energiGUNE ikerketa zentroan eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Teófilo Rojo katedratikoak eta Elisabeth Castillo ikertzaileak zuzenduta. Urte hauetan, energia–biltegiratze sistema elektrokimikorako material berrien bilaketan eta garapenean jardun zuen; zehazki, sodio-ioi bateria akuosoetarako eta litio-ioi bateria ez akuosoetarako Prusia urdinean oinarrituriko konposatuen ikerketan. Formakuntza honen barnean, Argonne National Laboratory-oan 6 hilabetetako estantzia egin zuen, Christopher Johnson-en taldean. Doktoretza bukatuta, post-doktore bezela, Argonne National Laboratory-oan lan egin zuen Ira Bloom-en taldean. Bertan, nahiz eta gehienbat, silizio konposatuen pre- eta post-probetan lan egin zuen, baita, material katodikoen – hau da, maganeso, kobalto eta nikel oxido (NMC) eta manganeso eta nikel oxidoan (LNMO) - eta elektrolitoen karakterizazioa ikertu zituen, teknika desberdinak erabiliaz. Honetaz gain, litio-ion baterietan temperatura aldakorraren eragina eta elektrolito eta silizio anodoaren arteako interfazea aztertu zituen. Gaur egun, María José postdoctoral ikerlari bezala CIC energiGUNE ikerketa zentroan ari da. Bertan, litio-ioi baterien post-mortem analisian eta hurrengo katodo generaziorako material berrien garapenean dihardu.

Interes zientifikoak

  • Post-mortem analisia eta baterien diagnosia
  • Ezaugarritze elektrokimikoa, fisiko-kimikoa, egiturala eta morfologikoa
  • Etorkizuneko Litio eta sodio-ioi baterietan erabiliko diren material kadodikoen garapena
  • Solido-egoerako litio eta sodio-ioi baterien elektrolitoen garapena (A = Li, Na)

Jarduera zientifikoa

  • Química Inorgánica
  • Química Analítica
  • Almacenamiento de Energía Electroquímica
  • Ciencia de Materiales

Sariak

  • 2016. Eusko Jaurlaritzako Doktorego Saria (doktore ez diren ikertzaileen prestakuntzarako Doktorego Bekarekin lotuta)
  • 2013-2016. “Doktore ez diren ikertzaileei prestakuntza emateko beka doktoregoa”; Eusko Jaurlaritza
  • 2014. Poster onenaran 1. Saria - 2nd Workshop in the Advances of Li-Battery Research, Liverpool (U.K.)
  • 2012. “Ikerketa Sarrera Beka”; Murtziako Unibersitatea
  • 2011-2012. “Master ikasketak egiteko beka”; Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Espainiako Gobernua
  • 2011. “Lankidetza beka”; Hezkuntza Ministerioa, Espainiako Gobernua

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE