Mikel Arrese-Igor Royuelak 2017an lortu zuen Ingeniaritza Kimikoko gradua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU). Ikasketak burutzen zegoelarik, 2015ean eta 2016an, ikerketa-praktikak burutu zituen TQSA ingeniaritza kimikoko laborategian, Miguel Angel Gutierrez Ortiz irakaslearen gainbegiratzearekin. Ikasketen azken urtean, Bizkaia Energia eta Bizkaia Facility Management enpresentan aritu zen praktiketako ikasle gisa. Han, besteak beste, ingurumen-inpaktuen azterketa eta turbinen lurrun zikloen jarraipena aurrera eraman zituen. Gainera, urte berean, gradu amaierako lana defendatu zuen “Síntesis y caracterización de catalizadores CoAl2O4 y NiAl2O4 a través de nanocasting para la producción de H2 a través de APR”. Gradua amaitzean, Kenneth Denbigh beka bat jaso zuen Edinburgoko Unibertsitatean graduondoko ikasketak burutzeko. Bertan, ingenaritza kimiko aurreratuan graduondoko ikasketak egin zituen (MSc), non Ikerkuntzan, nanomaterialetan eta polimeroetan espezializatzen jarraitu zuen. 2018an, master bukaerako tesia defendatu zuen “Fabrication of nanostructured anodes for Solid State Lithium-Ion Batteries through electrospinning” CIC energiGUNE-rekin lankidetzan eta Edinburgoko Unibertsitateko Norbert Radacsi doktorearen gainbegiratzean. 2018ko bigarren seihilekoan, CIC energiGUNEn sartu zen doktoregoko ikertzaile gisa. Gaur egun elektrolito solidoetan espezializatuta dago Li-ioi baterientzako, zelda eta karakterizazio elektrokimikoen taldean.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...