Ainhoa Areta Morales Kimikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2020an. Gradu amaierako lana fakultate bereko kimika aplikatuko saileko kimika inorganikoko atalean egin zuen, “Egitura metalorganiko (MOF), kiral eta enantiopuruen diseinu, sintesi eta karakterizazioa” ikerketa-proiektuan parte hartuz, eta material kiral berrien hainbat egitura- eta funtzio-karakterizazio teknika erabiliz. Gainera, graduan zehar, UPV/EHUko polimeroen analisi-sailean, POLYMATekin, kanpoko praktikak egin zituen. Hauetan, FTIR eta RMN bidez isozianatorik gabeko poliuretanoak lortzeko erreakzioa aztertu zuen.
2021ean Auzitegi Analisiko master titulua lortu zuen UPV/EHUn. Master amaierako lana “Kimika Medikoko Sintesi Organikoa (OSMC)” ikerketa-taldean egin zuen, GBLtik GHBren sintesi eta hauen karakterizazioari buruz, RMN (1D Y 2D), IR, MS eta XRD tekniken bidez.
2022ko urtarrilean CIC energiGUNEn sartu zen laborategiko teknikari gisa Elektrolito Aurreratuen eta Gelaxken Integrazioko taldean.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...