Psikologo gisa Amaia izan zuen prestakuntzari dagokionez, bere lehen esperientzia profesionala QUALIKER ikerketa-taldean izan zen, zehazki ikerketaren alderdi metodologikoarekin lotuta. Ondoren, bere ibilbidea lana eta erakunde psikologiaren esparrura bideratuz, bi esperientzia labur baina aberasgarri izan zituen: bata giza baliabideetako teknikari gisa, eta bestea formakuntza-teknikari gisa. Era berean, gradu amaierako lana ere psikologiaren arlo hortan burutu zuen, langileen errekonozimenduan oinarrituta. Behin gradua amaituta eta Estebanez-en ezagutza zabaltzea erabaki ondoren, Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketako Masterra ikastea erabaki zuen, eta horrek bere azken esperientzia profesionalera eraman zuen – Lan-orientatzaile gisa – CIC energiGUNEn sartu aurretik. Amaiaren ibilbidean zehar, bizitza profesional zein pertsonalean eragin handia izan duten zenbait programatan parte hartzeko aukera ere izan du: Bizkaia Talent-ek antolatutako Talentia Programa eta EHUalumnik antolatutako Mentoring programa.