Ingurumen Ingeniaritzako graduatua Bilboko Ingeniaritzako Eskolan, 2017an. Gradu Amaierako Lana unibertsitateko laborategietan garatu zuen, "Bioerregai furaniko baten ekoizpena katalisi heterogeneoaren bidez" izenekoa. 2017an, Ingeniaritza Kimikoko Masterra hasi zuen Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Master horren izenean, Amaiak praktikak egin zituen Teknikerren Gainazalen Kimika eta Nanoteknologiako unitatean, eta, gainera, bertan Master Amaierako Lana garatu zuen bertan, "Gainazal multifuntzionalen fabrikazioa, nanoegituraketa estaldura organiko, inorganiko eta hibridoekin konbinatuz" izenekoa.