Ane Gondra Zarainek 2023an bukatu zuen ingeniaritza kimikoko gradua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere gradu amaierako lanean, potentzial altuko sodio-ioizko baterietarako katodoak prestatu zituen, zehazki, manganesoan oinarritutako oxido laminarren sintesian eta karakterizazio elektrokimikoan zentratuz. Bere formazio akademikoa Energia Biltegiratzeko eta Bihurtzeko Materialak izeneko Erasmus Mundus (MESC+) masterrean jarraitu zuen, eta une honetan bigarren eta azken urtean ari da. 2024an, udako praktikak Humboldt-Universität zu Berlinen egin zituen, NASICONen oinarritutako katodo-materialetan lan eginez.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...