ANE MIREN GARCIA GOIKOETXEA

Aurkezpena

Ane Miren Garcia Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduko laugarren mailako ikaslea da UPV/EHUn. Gaur egun, 5 hilabeteko egonaldia egiten du energia termikoa biltegiratzeko eremuan, gradu amaierako lana egiteko. Lan horren ardatza TRNSYS simulazio-tresnan oinarritutako eredu bat eraikitzea da, Linear Fresnel motako zentral termosolar baten portaera eta optimizazioa aztertu ahal izateko. Zentral horrek ORC turbina bat erabiltzen du, ohatze trinkoko teknologian oinarritutako biltegiratze-sistema batekin batera.

Interes zientifikoak

  • Energia Berriztagarriak
  • Sistemen simulazioa
  • TRNSYS
  • Energia-biltegiratzea
  • Energia-eraginkortasuna

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE