EDURNE ARTETA SOLAGUREN

Aurkezpena

Edurne Artetak 2017an amaitu zituen Industria Ingeniaritzako ikasketak Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU), produktuen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuz. Master amaierako lana Italiako Politecnico di Torinon burutu zuen, non produkzio-lerroetan robot kolaboratiboak ezartzeko metodologiak garatu zituen.

Ikasketak amaitu ondoren, Londresen hasi zituen praktikak, Erresuma Batuko fabrikatzaileekin batera produktibitatea handitzeko soluzio digitalak garatuz. 6 hilabeteren ondoren, HSSMIn (Londres) fabrikazio-aholkulari gisa lanean hasi zen, ibilgailu elektrikoen eta baterien arloan proiektuak burutuz. Prozesu berrien garapenean parte hartu zuen, bateria, modulu eta battery pack-etarako produkzio-lerro berriak diseinatuz eta automobilgintzako OEMei elektrifikaziorako estrategietan lagunduz.

Interes zientifikoak

  • Baterien fabrikazioa
  • Prozesuen garapena
  • Fabrikazio prozesuen eskalatzea
  • Fabrikazio-ingenieritza
  • Teknologiaren diseinua eta garapena

Jarduera zientifikoa

  • Bateria, modulu eta battery-packen muntaia
  • Produkzio-lerroen diseinua eta teknologia hautatzea
  • Fabrikazio digitala
  • Ibilgailuen elektrifikazioa

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE