Frederic Aguesse doktorea, CIC energiGUNE ikerketa zentroko zelda eta proba elektrokimikoen taldeko arduraduna da eta 10 urte baino gehiagoko I + G esperientzia du litio-ioi baterien teknologian eta post-mortem analisian. Bere doktoretza tesia, Londreseko Imperial College (Erresuma Batua) zentroan burutu zuen 2012. urtean eta jarraian, CICenergiGUNE ikerketa zentroan hasi zen lanean solido egoerako baterien, elektrolito solidoen eta post-mortem analisi alorretan. Urte hauetan zehar, Espainiako Estatu eta Europako hainbat I + G proiektuetan parte hartu du, eta baita energia elektrokimikoaren biltegiratze teknologiekin lotutako hainbat industri lankidetzetan ere. Aguesse doktorearen jakintza, material zeramiko funtzionalen eta material konposatuen garapenean oinarritzen da. Bestalde, sol-gel, egoera solido eta lurrun-faseko estaldura tekniken bidez lorturiko film meheen garapenean ere jakintza handia du. Gaur egun, CIC energiGUNE zentroan guztiz egoera solidokoak diren bateriak garatzen ditu eta bere gaitasunak, zeramikoz eta material konposatuz osaturiko elektrolito solido optimizatuen garapen eta integratze alorretan garatzen ditu. Gainera, Aguesse doktorea gaitasun eta trebetasun berrrien garapenen bila ari da etengabe. Ondorioz, azken urte hauetan eta nazioarteko hainbat enpresekin egindako elkalanari esker, esperientzia gehiago lortu du zaharkitutako baterien post-morten analisirako eta berauek ezaugarritzeko protokolo inspiratzaileak garatzen. Aguesse doktoreak (h-indizea 16) 30 artikulu baino gehiago argitaratu ditu zeinak 1000 aipamen baino gehiago dituzten eta 2 patenteren egilekidea da. Frederic Aguesse doktoreak mundu osoko institutu eta zentroetan lan egin du, hala nola, Zuricheko ETH-n, Bostongo MIT-ean, Londreseko Nanoteknologia Zentroan eta Japoniako Materialen Zientzia Institutu Nazionalean, non 2010-2012 urteen bitartean ikerlari-bisitari gisa aritu zen lanean. 2015. urtean, CICenergiGUNE-ra zelda eta proba elektrokimikoen taldearen arduradun moduan itzuli aurretik, Argonne Laborategi Nazionalean aritu zen lanean.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...