HENG ZHANG

Aurkezpena

Heng Zhang doktoreak 2011an jaso zure bere Kimika Aplikatuko Gradua University of Science and Technology unibertsitatean (HUST, Wuhan, Txina). Ondoren, bere doktoretza lortu zuen 2016an HUSTen Zhibin Zhoy eta Jin Nie irakasleen zuzendaritzapean. Bere tesi lana fluoroaren kimikaren inguruko metal alkalino gatz eta likido ionikoen sintesian oinarritu zen, elektrokimika eta baterietako aplikaziorako, baina bereziki, imida anioiak dituzten eletrolito polimeriko solido eta likidoetarako. 2016an bere doktoratu ondoko lana hasi zuen CIC energiGUNEn, bateria solidoetarako elektrolito polimerikoetan oinarrituta. Gaur egun, elektrolito polimeriko lineako managerra da eta haren lana bateria solidoetarako gatz eta elektrolito berrien ikerketan dihardu. Gaur egunerarte, Zhang doktoreak 40 artikulu baino gehiago publikatu ditu binakako zuzenketan oinarritutako (>1100 zitazio, h-indizea: 17) inpaktu handiko aldizkarietan. Halaber, patentak aplikatu ditu Txina eta Europan (onartutako patente bat Txinan, ZL201110131558). Hauek dira azkenaldiko artikulu batzuk: Angew. Chem. Int. Ed. 2018, 57 (46) 15002; J. Am. Chem. Soc. 2018, 140 (31), 9921; Joule 2018, 2 (11), 2208; Chem. Soc. Rev. 2017, 46 (3), 797; Angew. Chem. Int. Ed. 2017, 56 (48), 15368; Angew. Chem. Int. Ed. 2016, 55 (7), 2521.

Interes zientifikoak

  • Bateriak
  • Elektrolito polimerikoak
  • Bateria solidoak
  • Polimero eta gatz berriak

Jarduera zientifikoa

  • Energia biltegiratzerako material organikoek diseinua eta sintesia
  • Urik gabeko elektrokitoen elektrokimika