JON OTEGI BODEGE

Aurkezpena

Jon Otegi Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzeko laugarren mailako ikaslea da UPV/EHU-n. Egun, CIC energiGUNE-n ari da udako egonaldi batean lanean. Bere lana material porotsuen morfologia eta sodio- eta litio-ioiekiko erreaktibotasuna aztertzea da, simulazio eta kalkulu konputazionalen bitartez. Helburu nagusia material elektroaktibo berriak aurkitzea da, bateria edota elektrodo superkapazitiboetan aplikagarriak izan daitezkeenak.

Interes zientifikoak

  • Egoera solidoaren fisika eta material berriak
  • Programazioa eta metodo konputazionalak
  • Gailu elektronikoen fisika

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE