JOSE ANTONIO COCA CLEMENTE

Aurkezpena

Kimikako ikasketak 2014 urtean Murtziako unibertsitatean burutu zituen Josek. Urte bat geroago, Alikanteko unibertsitateko Elektronika, Zientzia eta Teknologia masterra egin zuen. Bertan, Murtziako unibertsitateko kimika-fisika departamentuko Joaquín González eta Ángela Molina irakasleen gidaritzapean “Gainazalean sarturiko polioxometalo geruzan zearreko multietapa erako karga transferentzia Prozesua. Bromato-katalisiko elektrodoaren eragina” izeneko Master amaierako lana aurkeztu zuen. “Litio-metal oxido berrien gainazal eta elektrokimika azterketa Litio-ioi baterien katodo gisa erabiltzeko” izeneko doktorego tesia lantzen hasi zen Laurence Hardwick eta Vin Dhanaken zuzendaritzapean 2015eko urrian Liverpoolen, Erresuma Batuan. Lan hori, litioan aberatsak diren trantsizio metal oxido berrien gainazalaren azterketan datza, baita anioiaren redox erreakzioak X-izpien espektroskopia bitartez aztertzean eta karakterizazio elektrokimikoan. Bere doktoregoan zehar, hainbat kongresu nazional eta internazionaletan hartu zuen parte, horien artean garrantzitsuena Dallaseko ECS-aren 235. bilera izanik. Urte hauetan zehar, karakterizazio elektrokimikoan esperientzia handia hartu du Josek (voltametria ziklikoa eta uhin karratuko, analisi galbanostatiko eta inpedantziakoa), baita egituraren azterketan ere (XPS, XRD, Raman, FTIR, ICP, SEM, UV-Via, BET, XANES). Jose CIC energiGUNEren parte da 2019ko maiatza geroztik. Gaur egun, “Egitura eta gainazal analisia” taldeko post-doktore-ikertzaile bezala diardu. Bere ikerketa Litio-Sufre baterietan erabili daitezkeen material berrien analisi elektrokimiko eta gainazal azterkera bideratua dago, beste hainbat gauzen artean.

Interes zientifikoak

  • Gainazal eta interfaseen azterketa
  • Baterien osagaien arteko gainazal kontaktuen azterketa
  • Li-S teknologia aplikatua
  • Aplikazio energetikoetarako electrodo materialen diseinua

Jarduera zientifikoa

  • Química física
  • Química inorgánica (síntesis de materiales)
  • Electroquímica
  • Espectroscopía de fotoemisión
  • Espectroscopía Raman

Sariak

  • 2015 - 2019. Gobernu Britainiarrak emaniko doktorego ikerkuntza dirulaguntza