LAURA ACEBO SIERRA

Aurkezpena

Laura Acebo Sierra, Juan Carlos Erregearen Unibertsitateko material ingeniaritzako lehenengo promozioa da. Ingeniaritza ikasketetako praktikak eta gradu amaierako proiektua Madrileko FIDAMCen egitea lortu zituen, Material Konposatuen Ikerketa, Garapen eta Erabilerarako Fundazioan alegia. Juan Carlos Erregearen Unibertsitatean eta Madrilgo Carlos III-ean ikasi zuen masterra, Teknologia Berrietarako Egiturazko Materialak delakoa. Master amaierako proiektua IMDEA Material Institutuan egin zuen. Masterra amaitu ondoren IRECen, Kataluniako Energia Ikerketa Institutuan, ingeniari gisa lanean aritu zen, eguzki zeluletarako material berrien ikerketan. Gaur egun Vitoria-Gasteizko CIC energiGUNE doktoretza egiten dabil, sodio baterietan erabilpena duten material desberdinak ikertzen. Ikerketa arloan 5 urte beteak izanak eskarmentu handiko ikerlaria bihurtu du, egitura karakterizazio eta fisiko-kimiko karakterizazio tresna anitzekin lan egiteko iaiotasuna eskuratzeaz gain, tresna hauen bidez lortutako emaitzak aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna lortuz.

Interes zientifikoak

  • Ingurumenaren aldekoak diren katodo berrien araketa, ekoizpen-kostu eta toxikotasun baxukoak direnak.
  • Na-ioi baterien ziklazio ahalmenaren hobekuntza.

Jarduera zientifikoa

  • Materiales
  • Energía
  • Baterías
  • Na-ion
  • Cátodos

Sariak

  • 2017-2018ko Eusko Jaurlaritzako aurredoktoretza beka lortu zuen, puntu-kopuru altuena lortuz.
  • 2019an JIQ, Gaste Kimikari Ikerlariak, beka lortu zuen RSEQk, Espainiako Kimika Gizarte Errealak, emanda, XXXVII. bi urteko RSEQren bilera laguntzeko.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE