Laura Acebo Sierra, Juan Carlos Erregearen Unibertsitateko material ingeniaritzako lehenengo promozioa da. Ingeniaritza ikasketetako praktikak eta gradu amaierako proiektua Madrileko FIDAMCen egitea lortu zituen, Material Konposatuen Ikerketa, Garapen eta Erabilerarako Fundazioan alegia. Juan Carlos Erregearen Unibertsitatean eta Madrilgo Carlos III-ean ikasi zuen masterra, Teknologia Berrietarako Egiturazko Materialak delakoa. Master amaierako proiektua IMDEA Material Institutuan egin zuen. Masterra amaitu ondoren IRECen, Kataluniako Energia Ikerketa Institutuan, ingeniari gisa lanean aritu zen, eguzki zeluletarako material berrien ikerketan. Gaur egun Vitoria-Gasteizko CIC energiGUNE doktoretza egiten dabil, sodio baterietan erabilpena duten material desberdinak ikertzen. Ikerketa arloan 5 urte beteak izanak eskarmentu handiko ikerlaria bihurtu du, egitura karakterizazio eta fisiko-kimiko karakterizazio tresna anitzekin lan egiteko iaiotasuna eskuratzeaz gain, tresna hauen bidez lortutako emaitzak aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna lortuz.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...