MIGUEL ANGEL MUÑOZ MARQUEZ

Aurkezpena

Miguel Ángel Muñoz Márquez CIC energiGUNEko “Advanced Interfacial Analysis” taldearen liderra eta “Surface Analysis” plataformaren burua da. Fisikan lizentziatua da, alde baterik 2002-n Valentziako Unibertsitatean eta beste aldetik 2005-ean Warwick-ko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Doktore ondoko ikertzaile gisa aritu izan da, Sevillako Zientzia Materialen Institutuan, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ontarioko (Canada) Western Unibertsitatean, CIC energiGUNEra heldu aurretik 2011. Ikerketa mailan, elektrikoki energia biltegiratzeko gailuen interfase fenomenoetan bideratu da, adibidez, Li-ioi, Na-ioi, egoera solidozko eta Li-metal baterietan. Horrez gain, gainazal teknika espezifikoetan baliatuz, esaterako fotoelektroi espektroskopia, hurbiltasun mikroskopioa eta optika espektroskopiak, eta elektrokimika esperimentuekin batuz errendimendu elektrokimikoaren eragileen faktoreak ikertu ditu material elektroaktiboen berezko propietateetatik haratago: “SEI”-ren eraketa eta bilakaera, elektrodoen gainazalen aldaketak eta film meheko baterien garatzea. Orain arte egindako ikerketa guztia Europako, nazioko eta eskualdeko proiektuen esparruan garatua izan da, baita industriarekin elkarlanean. CIC energiGUNE-n egindako ikerketak 2.500.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza erakarri ditu eta, besteak beste, nano-satelitetan film meheko baterien aplikazioetarako ikerketa, Li-metal anodoak garatzea eta laser teknologiaren erabilera baterien errendimendua hobetzeko ahalbidetu dute. 2015. urteaz geroztik, Miguel Angelek Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika Aplikatuko Sailean Fisikako Doktoregoko programako irakaslea da, eta hainbat doktorego eta master gainbegiratu ditu.

Interes zientifikoak

  • Elektrizaturiko gainazal eta interfaseak
  • Film meheko baterien osagaiak
  • Anodo metalikoak
  • Egoera solidozko bateriak

Jarduera zientifikoa

  • Gainazal egituraren determinazioa
  • Gainazal eta interfasearen analisia
  • Energia biltegiratze eta eraldaketa
  • Lurrun deposizio fisiko teknika

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE