MIKEL INTXAURTIETA CARCEDO

Aurkezpena

Energia eraginkortasuneko eta eguzki energia termikoko Goi-mailako Teknikari titulua 2019an lortua, Vitoria-Gasteizko CIFP construcción Eraiken eskolan. Eguzki energia termikoko eta energia fotoboltaikoko sistemen eta ur eta berokuntza sistemen diseinu, instalazio eta mantenimendu lanetan aritua.

Gaur egun Laborategiko Teknikari lanetan CiC energiGUNEn, Biltegiratze Termikoko sailean.

Interes zientifikoak

  • Biltegiratze termikorako gatz urtuetan oinarritutako nanofluidoak
  • Gatz urtuetan oinarritutako nanofluidoen egonkortasuna
  • Difusibitate termiko neurketak
  • Industria prozesuen energia termiko hondarren biltegiratzea