SERGIO SANTOS MORENO

Aurkezpena

Sergio Santosek 2017an Kimika Gradua Extremadurako Unibertsitatean amaitu zuen. Ondoren Kimika Iraunkor Masterra lortu zuen 2018an Valentziako Politekniko Unibertsitateko Teknologia Kimiko Institutuan. Bere Gradu eta Master amaierako proiektuak azukre edo aminoazido bezalako produktu natural desberdinetatik habiatuz heterozikliko mesoionikoen sintesian ardaztu ziren, experimentalki eta GAUSSIAN software-eko simulazioekin 1,3-dipolar zikloadizio erreakzioak ikasteko jomugarekin. Emaitza produktu guztiak karakterizazio teknika desberdinekin (FTIR, UV-vis, RMN eta XRD) aztertuz. Lan hauekin parte artu dituen proiektuak biortogonalitatean, katalisian eta energia berriztagarrietan oinarritzen dira. Gaur egun Tecnaliarekin partekaturik CIC energiGUNEn lanean dabil doktoretza aurreko ikerlari gisa, Energia Termikoko Biltegiratze lan taldean. Bere ikerketa material berrien eta fase aldaketa material konposatuen eta egoera solidoko erreakzio kimikoen azterketan ardazten da.

Interes zientifikoak

  • Sintesi organikoa eta egiturazko zehaztapena
  • Energia berriztagarriak eta energia biltegiratzea
  • Simulazio konputazionalak
  • Fase-aldaketako materialak eta konposatuak

Sariak

  • MECeko bekak 5 urterako (BsC Kimikan, 2012-2017)
  • MECeko beka, urtebeterako (MsC Kimika Iraunkorrean, 2017)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE