YASMINA PORTILLA NIETO

Aurkezpena

Gaur egun, Yasmina Portilla CIC energiGUNE eta IK4-TEKNIKER-en doktoretza-tesia burutzen aurkitzen da, energia biltegiratzeko arloan oxido misto metaliko berriak garatzen. 2016tik 2018ra bitartean, Ingeniaritza kimikako masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologiako fakultatean eta Kantabriako Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatean. Azken ikasturtean, IK4-Teknikerren praktikak burutu zituen. Bertan Master bukaerako lana burutu zuen, sol-gel teknologiaren arloan antireflejanteak diren gainazal nanoegituratuak garatuz. 2012 eta 2016 urteen artean, Bikaintasunarekin bukatu zuen Ingeniaritza Kimikako gradua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Azken ikasturtean Ingeniaritza Kimikako, Kimika Tekniken eta Ingurugiro Jasangarritasuneko taldean parte hartu zuen, gradu amaierako lana burutuz. Lan hau sistema hibridoen NSR-SCR zahartze hidrotermikoaren alorrean egin zuen, zeintzuk NOxerako erabiliak direnak. Aldi berean Bizkaiko Osasun Publikoko Laborategietan ere aritu zen NOx kontzentrazio neurketak eginez. Denbora tarte hontan, errendimendu altuko ikasleei eskeinitako profesionaltasunerako Talentia eta Konpetentzien programen parte izan zen.

Interes zientifikoak

  • Energia berriztagarriak
  • Ingeniaritza
  • Prozesu kimikoak

Jarduera zientifikoa

  • Doktoregoa: tenperatura altuko energia termokimikoa biltegiratzea.
  • Sol-gel estaldura nanoegituratuak garatzeko praktikak IK4-Teknikerren.
  • Ingeniaritza kimikoko masterra UPV/EHUn
  • NOx kontzentrazio atmosferikoa aztertzeko praktikak Bizkaiko Osasun Publikoko Laborategian.
  • Ingeniaritza Kimikoko lizentziatura UPV/EHUn

Sariak

  • Ingeniaritza kimikoko bikaintasun-graduatua

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE