Gaur egun, Yasmina Portilla CIC energiGUNE eta IK4-TEKNIKER-en doktoretza-tesia burutzen aurkitzen da, energia biltegiratzeko arloan oxido misto metaliko berriak garatzen. 2016tik 2018ra bitartean, Ingeniaritza kimikako masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologiako fakultatean eta Kantabriako Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatean. Azken ikasturtean, IK4-Teknikerren praktikak burutu zituen. Bertan Master bukaerako lana burutu zuen, sol-gel teknologiaren arloan antireflejanteak diren gainazal nanoegituratuak garatuz. 2012 eta 2016 urteen artean, Bikaintasunarekin bukatu zuen Ingeniaritza Kimikako gradua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Azken ikasturtean Ingeniaritza Kimikako, Kimika Tekniken eta Ingurugiro Jasangarritasuneko taldean parte hartu zuen, gradu amaierako lana burutuz. Lan hau sistema hibridoen NSR-SCR zahartze hidrotermikoaren alorrean egin zuen, zeintzuk NOxerako erabiliak direnak. Aldi berean Bizkaiko Osasun Publikoko Laborategietan ere aritu zen NOx kontzentrazio neurketak eginez. Denbora tarte hontan, errendimendu altuko ikasleei eskeinitako profesionaltasunerako Talentia eta Konpetentzien programen parte izan zen.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...